Otsailaren 1ean Libre Eguna ospatuko da Zumaian azken hilabeteotan egiten ari diren makroepaiketak salatu eta auziperatuei babesa emateko.
Epaiketa politikorik ez! leloa aldarrikatuko dute festan eta eskualdeko herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte.
EGITARAUA
Otsailaren 1a, larunbata.
- 18:30ean kalejira egingo dute kofradiatik hasita: joareek, malabaristek eta trikitilariek parte hartuko dute besteak beste.
- Jarraian, epaiketa politikoen aurkako argazki masiboa aterako dute.
- 20:30ean Gaualdi Laranja Jaialdia hasiko da. Kontzertuak, jolasak eta pintxoak izango dira. Erromeria, Old Bridge punk-oi musika taldeak, Kuraiaren bertsioak jotzen dituen Zurraia musika taldeak eta Kaxianoren alabak berbena taldeak parte hartuko dute bertan.