Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kanpotik etorritako bizilagun berriei eskaintzen zaien euskarazko harrera ikastaroa da Aisa. Euskararekin eta euskal kulturarekin harremanik izan ez duten herritar berriei euskara hurbiltzea du helburu Zarauzko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatu ohi duen ikastaro horrek. Izan ere, udalaren ustez euskara "integrazio tresna garrantzitsua" da Zarautzen bizi eta lan egin ahal izateko.
Berez hiru hilabeteko iraupena du, baina ikastaroan parte hartu duten ikasleen interesa ikusita ikastaro berezi hori maiatza arte luzatzea erabaki du udalak. Ildo horretatik, iNikaragua, Senegal, Pakistan, Peru, Brasil eta Txiletik etorritako hamazazpi herritarrek osatutako taldea astean hirutan bilduko da, Udal Euskaltegian.