Makalak musika sormen tailerra eskainiko du otsailaren 22an, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 22a

Egungo hainbat euskarri analogiko eta digitalez baliatuta abestiak grabatuko dituzte parte-hartzaileek musika sormen tailerrean, askotariko instrumentuekin. Ondoren, nahasketa, masterizazioa eta argitaratze prozesua azalduko ditu Mikel Unzurrunzaga Makala disko jartzaileak. Otsailaren 22an izango da ikastaro hori, Hesolak eskolen baitan. Ohi bezala, Ebro Etxean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. Edonori dago zuzenduta, eta haurrentzat zaintza egongo dela jakinarazi dute. Izena emateko 943- 83 55 68 zein 607-42 44 97 telefonoetara deitu ahalko da edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua bidali. 15 euro kostako du. Artezaleak-eko harpidedun direnek, berriz, hamar euro ordainduko dituzte. Informazio zabalagoa eskuratzeko Artezaleaken webgunera jo daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide