Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den astean leihatila berezia jarri zuten Etxezabalan, Mugi txartela eskuratu nahi zuten herritarrek arreta gune berezi bat izan zezaten, hori lortzeko aukera ematen duten ohiko dendez gain. Orain arte herritar ugari bertaratu dira; egunean 25 eskaera inguru jaso dituzte.
Hori dela eta, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak eta Zarauzko Udalak arreta puntu hori beste astebetez luzatzea erabaki dute. Beraz, urtarrilaren 29ra arte—egun hori barne—izango da Mugi txartela eskuratzeko arreta
gunea Etxezabalan. Goizeko 08:30etatik 14:30etara zabalduko dute.