Pirritx, Porrotx eta Marimotots Azpeitiko Izarraitzen izango dira otsailaren 1ean

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 22a

Beste urte batez, Uztaro haurreskolako Guraso Elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du. Otsailaren 1ean Bizipoza emanaldi berria taularatuko dute 17:00etatik aurrera Izarraitz pilotalekuan. Bildutako dirua, urtero bezala,  haurreskolako jangela zerbitzua mantendu ahal izateko erabiliko dute. Sarrerak 7 euro kostako dira, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, sartzen diren pertsona guztiek ordaindu beharko dute, adina kontuan izan gabe. Sarrerak salgai daude dagoeneko ondorengo toki hauetan: Azpeitian  Uztaro haurreskolan, Laratz kafetegian, Trenbide kafetegian, Lasa gozotegian, Azpeitiko Kiroldegian, Ametsa tabernan, Pastorkua tabernan eta Eguzkitza tabernan. Azkoitian Errotatxo okindegian eta Zestoan, berriz, Anardi tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide