Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresetako langileentzat hiru ikastaro antolatu ditu: IKT-n erabilpena enpresa txiki eta ertainetan, nazioarteko merkataritza ingelesez eta enpresa plana. Hiru ikastaroek prestakuntza teorikoa eta banakako tutoretza saioak uztartuko dituzte, helburua ezagupen teorikoak praktikan jartzea baita.
IKT-n erabilpena enpresa txiki eta ertainetan ikastaroko parte-hartzaileek webgune bat nola egin dezaketen ikasiko dute, baita Google Drive eta Skype erabiltzen, publizitate kanpainak online egiten eta online dendari ahalik eta etekinik handiena ateratzen ere. Otsailaren 4tik martxoaren 28ra izango dira eskolak asteartetan 12:00etatik 14:30era.
Nazioarteko merkataritza ingelesez: Do you speak English? ikastaroak nazioarteko merkatuetara jotzeko asmoa duten enpresen zerbitzu komertziala indartzea du helburu. Bertan, nazioarteko merkataritza jardueren kudeaketa, aurkezpen kudeaketa eta negoziazioak ingelesez nola egin edota nazioarteko merkataritza harremanak jorratuko dituzte. Ikastaroa otsailaren 10etik apirilaren 9ra izango da astelehenetan eta asteazkenetan.
Enpresa plana: hartu erabaki egokiak zure enpresetan ikastaroan negozioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko plangintza egiten erakutsiko diete parte-hartzaileei.Otsailaren 13tik apirilaren 22ra izango da ikastaroa ostegunetan 09:00etatik 13:00etara.