Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 1erako eta 2rako bigarren eskuko azoka bat antolatu dute Alondegian, eta bertan zerbait saldu nahi duten herritarrek Algorri Interpretazio Zentrora eraman beharko dituzte objektuak gaurtik hilaren 30era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez ikus-entzunekoak, liburuak, CDak, osagarriak, jostailuak nahiz tamaina txikiko tresna elektrikoak saltzeko aukera egongo da azokan. Bestalde, ez dute arroparik eta sakeleko telefonorik onartuko. Salmentatik lortutako irabazien %100 saltzailearentzat izango da, eta dirua otsailaren 6tik aurrera Algorri Interpretazio Zentroan jaso ahal izango dute. Saldu ez dena ere jasotzeko aukera izango dute herritarrek, baina Algorri Interpretazio Zentroan uzten badute beharra duten familien artean banatuko dute
Algorri Interpretazio Zentroa zabalik egoten da ostegunetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era; larunbatetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta igandeetan 10:00etatik 13:30era. Astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan itxita izaten da.