Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asko dira eskolan ingelesa ikasi eta heldutan hori ez erabiltzeagatik hizkuntza bera ahaztuta edo galduta dutenak. Egoera horri irtenbidea emateko eskualdeko zenbait herritan ingelesez hitz egiteko topaketak antolatu dituzte, Zarautzen edota Zumaian esaterako. Mintza praktika saioek gainontzeko herrietan izan duten arrakasta ikusita Orion ere Chatting saioak antolatuko dituzte hilaren 30etik aurrera. Ostegunetan bilduko dira ingelesez hitz egin nahi duten herritarrak 17:00etatik 19:00etara bitartean Antilla tabernan. Antolatzaileak azaldu duenez, «ez da ingeleseko maila berezirik behar, ekimenak ez du izaera akademikorik, hau da guztiz ludikoa da». Horregatik, bakoitza ahal duenean agertu daiteke hitzordura, «malgua da» ordutegia. Auzonalean egindako ekimena izatea nahi du antolatzaileak eta oriotarrak ingelesez hitz egiteko saioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.