Urola bailarako "enpleguaren suntsiketa" salatzeko ekitaldia egingo du bihar ELAk Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 21a

ELA sindikatuak "eskualdeko enpleguaren suntsiketa" salatu eta enpleguaren aldeko politikak exijitzeko ekitaldia egingo du bihar, asteazkena, Azpeitian. Ekitaldian bi mila ordezkari inguruk parte hartuko dutela aurreratu dute ELAtik. 10:00etan hasiko da, Izarraitz pilotalekuan eta hainbat lantegietako ordezkariek hartuko dute parte. Horiez gainera, Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak ere hartuko du hitza. Ekitaldia bukatu ondoren manifestazioa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide