Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak, erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak, hitzaldi zikloa antolatu du erabakitze eskubideak eremu ezberdinetan izan dezakeen eragina landu eta aztertzeko. Urtarrilaren 30etik aurrera, kirola, eremu juridikoa, ekonomikoa eta kulturala izango dituzte hizpide Sanagustin Kulturgunean. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira eta honakoa da egitaraua:
- Urtarrilak 30: Euskal selekzioei buruz; Arritxu Iribar kirol kazetariak gidatuta Xabier Mikel Errekondo, Markel Irizar, Reyes Carrere eta Beñat Zarrabeitiarekin mahaingurua.
- Otsailak 12: ‘Herria, Nazioa eta Estatua’, Jokin Apalategi (Soziologoa, EHU)
- Otsailak 26: ‘Euskal estatua bideragarria al da ekonomikoki?’, Joseba Tobar Arburulu (Ekonomilaria, EHU)
- Martxoak 7: ‘Euskal estatu baten sorrera Europan: alderdi juridikoak’, Zelai Nikolas (Abokatua) (Baigera elkartean izango da hiltzaldi hau, arratsaldeko 19:00etan)
- Martxoak 26: ‘Ipar Euskal Herria: gaurko egoera eta erronkak’, Eneko Bidegain (Kazetaria eta MUko irakaslea)