Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pagoeta mendizale elkarteak goiz buelta antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Adarra ingurura joango dira oraingoan mendizaleak. Besabitik abiatuz Usobelartza eta Onllo txikitik pasate ondoren, Adarra tontorrera igoko dira. Bukatzeko Onyi eta Zorrostarritik igarota, Besabin bukatuko dute 15 kilometroko ibilbidea. Gutxi gorabehera bost ordu iraungo du. Parte-hartzaileak goizeko 08:00etan elkartuko dira Agoueseneko biribilgunean. Interesa dutenek, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan eman ahalko dute izena, ostirala bitartean.