Joan den larunbatean Umeen Eguna ospatu zuten Iraetan (Nerea Uranga)
Joan den larunbatean hasi zituzten festak Zestoako Iraeta auzoan, eta hilaren 26ra arte festak izango dira nagusi. Santainesak ospatuko dituzte Zestoako auzoan, eta auzoko festa batzordeak egitarau oparoa prestatu du beste urte batez. Ohi bezala, txapelketak, umeentzako saioak eta musika izango dira nagusi.
Egun handia bihar, asteartea, izango bada ere, asteburuan hasi ziren motorrak berotzen, Umeen Egunarekin.
Bihar (asteartea) da Santa Ines eguna, eta goizean botako duten txupinazoarekin hasiko dituzte ofizialki festak.
Festak amaitzeko, erronka
Aurtengo jaietan, gainera, harri- jasotzaileen erronka egingo dute; Izeta II.a, Izeta, III.a, Izeta IV.a, Aimar Irigoien, Ugartemendia, Telleria, Urrutia, Urruzuno eta Eizmendi bosna minutuko txandan arituko dira. Irabazleak 600 euro eta txapela lortuko ditu. Festen azken egunean, urtarrilaren 26an, izango da txapelketa.