Ansorregi eta Larrañagak joko dute igandean Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 20a

Trikiti giroa atsegin dutenek asteburuan galdu ezineko hitzordua izango dute Aiako Andatza Auzoko Aristerrazu plazan. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak igoko dira oholtza gainera igandean bertaratzen direnak dantza jartzeko prest. 18:30ean hasiko da saioa eta Andatzako Erromeria Elkarteko kideek bertan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide