Gurutze Gorriak Haurrentzako Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 20a

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak Haurrentzako Lehen Sorospenen Ikastaroaren eskainiko du urtarrilaren 27tik 31ra. Haurrei gerta dakizkien arazo nagusien aurrean zer egin azalduko zaie parte-hartzaileei ikastaro horretan: bihotz biriken berpizten, arnasbidearen buxadura askatzen, zauriak sendatzen, besteak beste. Eskolak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira. Ikastaroak 30 euro kostako du, liburua barne. Informazio zabalagoa lortzeko zein izena emateko, mezua bidali beharko da zarautz@cruzroja.es helbidera edota 610-102872 telefono zenbakira deitu, arratsaldez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide