Zarauzko Polikulturalaren azken kontratua, bertan behera

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 20a

Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea eta Wolf Prix arkitektuaren enpresako abokatua, akordioa sinatzen. Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak eta Wolf Prix arkitektoaren enpresako abokatuak akordioa sinatu dute, Polikulturalarekin behin betiko amaitzeko. Udalak 113.000 euro ordaindu dizkio CoopHimmeblau enpresa austriarrari, eraikina egiteko kontratua hausteagatik kalte ordain gisa. "Sinadura honek kapitulu baten itxiera eta beste berri baten hasiera ekarri ditu. Izan ere, aurrera begira, Zarauzko Udalak badaki herrian kultur azpiegiturei dagokionez badagoela oraindik zer egina", nabarmendu dute udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide