Kauldi Odriozola: “Europako Txapelketa jokatzeko aukera aprobetxatu nahi dut”

Baleike 2014ko urtarrilaren 18a

Europako jubenil mailako txapelketa jokatzeko txartela lortu berri du Espainiako selekzioarekin, Txekiar Errepublikari (33-19), Ukrainari (38-16) eta Lituaniari (30-16) irabazita. “ Europako Txapelketa Polonian jokatuko da, abuztuaren 14tik 24ra, eta han egotea gustatuko litzaidake, horrelako aukerak gutxi izaten dira eta”. Atseden pixka bat hartzeko gogoarekin baina lortutakoarekin pozik bueltatu da Kauldi Espainiako selekzioarekin Galizian jokatutako partidetatik. Europako Txapelketarako sailkatze faseko hiru partidetan minutu asko jokatzeko aukera izan zuen, baita golak egin ere (11 guztira). Hala ere, Galiziara ez joateko zorian egon zen. “Justu aurretik Euskadiko selekzioarekin Autonomia arteko txapelkera izan genuen Asturiasen. Final-laurdenetan, Kataluniaren kontra, kolpe handi bat hartu nuen hankan. Biharamunean ezin nuen ia oinez ibili. Zorionez ez nuen ezer hautsita, baina atseden hartzeko aholkatu zidaten”. Azkenean Galiziara joatea erabaki eta izan zuen garaiz errekuperatzeko aukera. Bakarkako lana gimnasioan Pulpon lehen lerroan jokatzen du, eskuinetik, baina Espainiako selekzioan hegalean jartzen du hautatzaileak. “Han handiagoak dira denak, aurkariak ere bai. Hegalean jartzen nau. Baloi gutxiago iristen dira, baina aukerak aprobetxatu egin behar dira”. Fisikoan du, hain zuzen ere, erronkarik handiena. “Behin hautatzaileak galdetu zigun ea astean zenbat ordu entrenatzen genuen. Denek astean lauzpabost entrenamendu egiten dituzte klubean, eta gimnasiora bi, hiru edo lau aldiz joaten dira… Bartzelonakoak goiz eta arratsalde, [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide