Bigarren eskuko azoka antolatu du Algorrik

Baleike 2014ko urtarrilaren 18a

Otsailaren 1ean eta 2an bigarren eskuko azoka egingo da Alondegian. Dagoeneko 5. edizioa izango da eta parte hartu nahi dutenek Algorri Zentrora eraman ditzakete salgai jarri nahi dituzten produktuak, urtarrilaren 16tik 30era.Salmentan lortutako irabazien %100 saltzailearentzat izango da, eta Algorri Zentroan jaso ahal izango ditu otsailaren 6tik aurrera. Produktuak saldu ezean, berriz jaso daitezke baina Algorri Zentroan uzteko aukera ere eskainiko da, beharra duten familien artean banatzeko. Salgai jarri daiteke Ikus-entzunezkoak, liburuak, pelikulak, CDak… Osagarriak: gerrikoak, lepokoak, zapiak, apaingarriak… Bazarra: jostailuak, tamaina txikiko tresna elektrikoak… Arropa eta telefono mugikorrak ez dira onartuko. Algorriko ordutegia Ostegun eta ostirala: 10-13.30 / 16-18.30. Larunbata: 10-13.30 / 16-19.30. Igandea: 10-13.30. *Astelehena, asteartea eta asteazkena itxita.  Azoka ordutegia Egunak: 2014ko otsailak 1 eta 2, larunbata eta igandea Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 Tokia: Zumaiako Alondegia Informazio gehiago Algorri Interpretazio Zentroa Juan Belmonte 21, 943143100 algorri@zumaia.net

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide