Aurten 25 urte beteko ditu haurren danborradak eta Jakintza Elkarteak argazki erakusketa antolatu nahi du, apirilaren 16tik maiatzaren 4ra. Horretarako, deialdia egin diete herrietarrei, etxean izan ditzaketen argazkiak uzteko. Jakintzaren eskaera: - San Telmotako haur danborradako argakiak eskatzen ditugu. - Argazki hauek urteen arabera sailkatuko direnez, ahal den neurrian danborradaren urtea jartzea komeni da. - Formatoa: paperean nahiz digitalean. Paperean Alondegia kultur etxera ekar daitezke, zorro batean “Haur danborrada erakusketa” jarrita, eta argazkiak itzultzeko jabearen datuak jarrita. -Digitalean ondorengo helbidera: jakintzaberri@hotmail.com - Argazkiarekin batera datuak: izen abizen, telefonoa eta emaila. - Erakusketarako jasotako argazkiekin aukeraketa bat egingo da. - Paperean jasotako argazkiak gero jabeei itzuliko zaizkie. - Epea: martxoaren 28a. Informazioa edo zalantzak: 943-861056