Zarauzko Udalak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abian jarri dute abizenak euskalduntzeko kanpaina,
Euskaraz naiz leloarekin. Euskaldunei bere izanarekin "koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko" deitu dituzte bi erakundeek. Prozesua "oso erraza" dela nabarmendu dute. Hiru pausutan egin daiteke:
1.- Bake epaitegira joan eta abizena euskal grafiaz ipini nahi dela adierazi beharko da lehenbizi.
2.- Bertan emango dieten eskaera orria datuekin bete beharko da ondoren.
3.- Ondoko agiriak eraman beharko ditu eskatzaileak:
-Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez denak gurasoena ere beharko du.
-Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (Bake Epaitegian bertan eskatzen da).
-Errolda Agiria (udaletxean eskatzen da). Adinez nagusia ez denak gurasoena ere beharko du.
- Familia-liburuaren fotokopia, eskatzailea ezkonduta baldin badago edota seme-alabarik badu.
- Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorako seme-alabak baditu.
Interesa dutenek izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den jakiteko
Euskaltzaindiaren webgunea bisita dezakete.