Jon Lizaso 'Ipintza'. (Argazkia: Lagun Onak FT)
Jon Lizaso
Ipintza zestoarrak Azpeitiko Lagun Onak-eko Ohorezko Erregional mailako taldea entrenateari utzi dio, hala jakinarazi dute gaur Azpeitiko futbol klubetik. Joseba Lizaso zestoarrak ere taldea uzteko erabakia hartu du. Jonen anaia da eta harekin batera hasi zen Azpeitiko futbol taldean. "Emaitza txarrek erangidako taldearen beharra aurretik jarrita, taldea uztea erabaki dute bi anaiek", esan dute futbol taldearen arduradunek. Azkenaldian bai bi entrenatzaileek, futbolariek eta baita zuzendaritzak ere "momentu gogorrak eta hunkigarriak" bizi izan dituztela adierazi dute Lagun Onak-ekoek.
Lagun Onak futbol klubak "eskerrik beroenak" eta animoak eman dizkie bi anaiei, "izandako jarreragatik eta lehialtasunagatik". "Futbolak buelta asko ematen dituenez, nahi dutenerako Garmendipeko ateak irekita dituzte".