Getariarrak San Anton egunaz gozatzen ari dira goizean goizetik. Egun osoko festa izango dute. Hau da egitaraua:
- 09:00etan diana joko du Getariako Gazte Alaiak txistulari taldeak.
- 10:30etik aurrera azoka izango da Harritarten.
- 11:00etan meza nagusia izango da.
- 12:15ean txakolin uzta berria aurkeztuko dute herriko frontoian.
- Ondoren, txakolin dastaketa izango da frontoian. Zabale eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute giroa.
- Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek eguneko lehen bertso saioa eskainiko dute udaletxeko balkoitik.
- 18:00etan herri kirol ikuskizuna izango da herriko frontoian. Alde batetik, aizkora erakustaldia eskainiko dute; Bihurri, Mujika, Olasagasti, Alex Txikon eta Odei Ezpeleta gazteak emango dute eskustaldia. Idoia Etxeberria eta Ostolaza ariko dira harri-jasotzen.
- Ondoren, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek bigarren bertso saioa eskainiko dute udaletxeko balkoitik.
- Jarraian, Zabale eta Larrañaga trikitilariek jai giroa jarriko dute udaletxeko balkoitik.