Asteazkenean zabalduko dute BH Zarauzko Triatloian izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 17a

Eneko Llanos gailendu zen iaz, Zarauzko Triatloian. Iaz, baldintza txarrak medio, uretako proba bertan behera utzi zuten eta ondorioz Zarauzko Triatloia biatloi—korrika, bizikleta, korrika—formatuan jokatu zuten. Ondorioz, irteerako proba "nahasia" izan zen. Horregatik lehentasunezko lehen epe bat zabaldu dute iaz parte hartu zutenei zuzenduta. Horiek asteazkenetik aurrera eman ahalko dute izena; irteera hartu ez zutenek ez dute aukera hori izango.  Izena Euskal Federazioaren webgunearen bidez eman beharko da. Gainontzeko triatloilariek otsailaren 3tik aurrera izango dute aukera horretarako. Iaz hamalau minutuan bete ziren 650 plazak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide