Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[yframe url='http://www.youtube.com/watch?v=nJ0YeiD8IMA']
Beste urte batez, Uztaro haurreskolako Guraso Elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du haurreskolako jangela mantendu ahal izateko dirua biltzeko. Otsailaren 1ean 'Bizipoza' emanaldia taularatuko dute 17:00etatik aurrera Izarraitz pilotalekuan.
Sarrerak 7 euro kostako dira, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, sartzen den guztiek ordaindu beharko dute, adina kontuan izan gabe. Sarrerak urtarrilaren 21ean ipiniko dituzte salgai, eguerdi alderako, honako toki hauetan:
Azpeitian:
Uztaro haurreskolan
Laratz kafetegian
Trenbide kafetegian
Lasa gozotegian
Azpeitiko kiroldegian
Ametsa tabernan
Pastorkua tabernan
Eguzkitza tabernan
Azkoitian:
Errotatxo okindegian
Zestoan:
Anardi tabernan