Iturengo inauteria ezagutzeko irteera antolatu dute hilaren 27rako

Zestoako Hitza 2014ko urtarrilaren 17a

Zestoako Gurutze jubilatu eta pentsiodunen etxeak Iturenera irteera antolatu du hilaren 27 astelehenerako, Iturengo inauteri ospetsua ikusi eta gozatzeko aukera eskainiko dute hala. Egun osoko irteera izango da; goizeko 09:00etan abiatu eta bidean mokadutxoa eginda, 11:00etan iritsiko dira Iturenera. Goizean zehar inauteriez gozatu ostean, bazkaria egingo dute 14:30ean Doneztebeko Hostal Santa Maria jatetxean. Bazkalostean Irungo merkatal-gune bat bisitatu eta 19:00ak aldera etxera abiatuko dira. Izena urtarrilaren 23a baino lehen eman beharko da; bazkideentzako prezioa 28 eurokoa da eta bazkide ez direnentzat 32 eurokoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide