Zarauzko Urtetan ere sansebastianak

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 17a

Iritsi da urtarrilaren 17a, eta horrekin batera abiatuko dituzte festak Zarauzko Urteta auzoan. Sebastian Deunaren jaiak zazpi egunez ospatuko dituzte. Erromeriek eta trikiti doinuek toki garrantzitsua izango dute festetan: Izer eta Alabier, Elustondo, Aratz eta Erlantz, eta Julen Alonso eta Eneritz Aulestia arduratuko dira horretaz. Beste era batekoa, baina euskal musika jarriko du X-Bel musikariak ere. Jaiak hilaren 26an amaituko dira, auzoko edadetuak omenduta. Sebastian Deunaren jaiak Urtetan. Egitaraua
  • Urtarrilak 17, ostirala
- 21:00etan. Auzoko ezkonduentzat bertso-afaria Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin - Jarraian. Erromeria goizaldera arte Izer eta Alabierrekin.
  • Urtarrilak 18, larunbata
- 23:00etan.  Erromeria eta festa Kupela taldearen eskutik.
  • Urtarrilak 19, igandea
- 10:30ean. Meza. - Ondoren. Auzo elkartean hamaiketakoa, eta ondoren herrikirol jaialdia Aratz eta Erlantz  trikitilariekin girotuta. Harri-jasotzaileak: Izeta II.a, Izeta IV.a, Urra eta Xabat. Horrez gain, bailarako gazteen arteko kirol jokoak ere izango dira. - Jarraian. Urtetako Neska-Mutil Ardoa eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko dute. - 18:30ean.  Erromeria Elustondo trikitilariekin alaituta.
  • Urtarrilak 20, astelehena. Sebastian Deunaren Eguna
- 10:30ean. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa. - 22:00etan. Erromeria Aratz eta Erlantz bikotearekin.
  • Urtarrilak 21, asteartea
- 11:00etan. Hamaiketakoa auzo elkartean X-Bel-ek ipinitako euskal musikarekin.
  • Urtarrilak 25, larunbata
- 16:00etan.  XIV. Urtetako Mus Txapelketa Azkarra. Izena ematerakoan bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Txapeldunak bildutako diruaren %30 eskuratuko du, txapeldunordeak %20, hirugarrenak %10 eta laugarrenak %5.
  • Urtarrilak 26a, igandea. Edadetuen Eguna.
- 10:30ean. Meza ospatuko dute. - Ondoren. Hamaiketako goxoa eta trikiti-saltsa egongo dira auzo elkartean Julen Alonso eta Eneritz Aulestia bikotearen eskutik. - Jarraian. Sebastian Deunaren aurtengo festak amaitzeko, bertako gazteek auzoko edadetuei omenaldi-bazkaria eskainiko diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide