Azpeitiko sansebastianetako egitaraua

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 16a

  • Urtarrilak 18, larunbata
- 18:30ean. Jainekin Txarangaren emanaldia 21:30ak arte.
  • Urtarrilak 19, igandea. San sebastian bezpera
- 12:00etan. Sokako zezen txikia Erdi Kaletik Plaza Nagusira. - Ondoren. Zezen txikiak eta poniak Plaza Nagusian Zezen Beltz elkartearen eskutik. - 16:30ean. Sokamuturra kaleetan 19:00ak bitartean. - 22:15ean. Helduen danborrada. - 00:00etan. Bandera igoera Plaza Nagusian.
  • Urtarrilak 20, astelehena. San sebastian eguna
- 09:00etan. Txistulariekin eta Musika Eskolako haurrekin, goiz-eresia. - 09:30ean. Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeekin, Udal Musika Bandarekin eta Musika Eskolako haurrekin kalejira. - 10:15ean. Herriko agintariak korporazioan Parrokiara. - 10:30ean. Prozesioan aterako dira agintariak eta herritarrak. - 10:45ean. San Sebastian Parrokian Meza Nagusia Olazko Amari, Parrokiako eta Julian Barrenetxea Abesbatzekin. - 12:00etan. Sokamuturra Plaza Nagusian. - 12:30ean. Haurren danborrada, Imanol Eliasen omenezko karrozarekin. - 16:30ean. Sokamuturra. - 16:00etan. Haur parkeak, Olazko Andre Mariaren plazan. - 22:45ean. Bandera jaitsiera aurreko danborrada, Sanjuandegitik irtenda. - 00:00etan. Bandera jaitsiera  Zezenzaleak, Barrenetxea, Oilo Soro, Irrintzi, Txalintxo eta Arauntza taldeekin eta Azpeitiko Udal Musika Bandarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide