Bigarren Eskuko Azoka egingo dute otsailaren 1ean eta 2an Alondegian

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 16a

Alondegian egingo dute Bigarren Eskuko Azoka. (Argazkia: Onintza Lete Arrieta) Otsailaren 1erako eta 2rako Bigarren Eskuko Azoka antolatu dute Alondegian eta bertan zernbait saldu nahi duten herritarrek Algorri Interpretazio Zentrora eraman beharko dituzte objektuak gaurtik hilaren 30era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikus-entzunekoak, liburuak, CDak, osagarriak, jostailuak edo tamaina txikiko tresna elektrikoak saltzeko aukera izango da Bigarren Eskuko Azokan, baina ez dituzte arropa eta telefono mugikorrak onartuko. Salmentatik lortutako irabazien %100a saltzailearentzat izango da eta irabazia otsailaren 6tik aurrera Algorri Interpretazio Zentroak jaso ahal izango dute. Saldu ez dena ere jasotzeko aukera izango dute herritarrek, baina Algorri Interpretazio Zentroan uzten badute beharra duten familien artean banatuko da. Algorri Interpretazio Zentroa zabalik izaten da ostegunetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era; larunbatetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era eta igandetan 10:00etatik 13:30era. Astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan itxita izaten da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide