Gure Zozketa ekimena aurkeztu dute Kilometroak 2014 Erria txikota! jaiaren baitan

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 16a

Gure zozketa ekimena aurkeztu dute. (Argazkiak: Kilometroak 2014) Gure Zozketa ekimena aurkeztu dute gaur Kilometroak 2014 Erria Txikota! jairen baitan. Egitasmoarekin herritarren ekarpen ekononikoaren bidez «ikastolen proiektuarentzat sostengu ekonomiko sendoa» lortu nahi dute antolatzaileek. Horretarako 2014ko 100.000 poltsiko egutegi atera dituzte eta herritarrek horietako bakoitza 5 euroren truke eskuratzeko aukera izango dute. «Laguntza eskaintzen duten guztien artean 60.000 euroko sari bakarra zozketatuko dute». Gainera, zenbaki sarituaren saltzaileak 600 euroko saria jasoko du. Gure Zozketa egitasmoaren poltsiko egutegiak salgai izango dira gaurtik aurrera Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko farmazietan, Gipuzkoako ikastola guztietan, Gipuzkoako hainbat establezimendutan eta Txotx denboraldian sagardotegi inguruan. Horretaz gain, laster boletoak on line erosteko aukera ere ahalbidetuko dute. Ekimenari buruzko informazioa eskuragarri dago www.kilometroak.net webgunean Gure Zozketa atalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide