Enpresako zuzendaritzak hartutako bidea beldurgarritzat lotsagarritzat jo dute langileek gaur goizean Zestoako plazan egin duten agerraldi publikoan. Zuzendaritzak “50 langile kaleratu eta beste 48 urtebetez EREra bidali” nahi dituela salatu dute, eta lanean segituko luketeen 40 langileak baldintza askoz eskasagoetan. Jaurlaritzari eskatu diote neurriak hartu ditzala, eta gizarteari dei egin diote larunbatean Zestoan egingo den manifestazioan parte hartzera. Jarraian irakur ditzakezue TSko langileek eman dituzten azalpenak:Tsko langileok, etorkizun beltzaren aldapan abiatu beharrean gaude; enpresa zordunen konkurtsoan dago. Horrela, hilabete gutxitan argitu beharko da bere jarduerak jarraipena duen edo eta itxi egingo den. Enpresako zuzendaritzak proposamen bat egin digu jarduerak jarraipena izan dezan: 50 langile kaleratu, beste 48 urtebetez EREra bidaliz ( aipatu behar da, gehientsuenok ez dugula parorik aurreko EREren ondoren) eta 40 bat lanean egotea nahi du. Baina lanean nola? Inongo eskubiderik gabe! soldata jaitsiera, lanik ez eta 100 ordu gehiago lan eginaraziz, oporraldia lan kargarik ez dagoen hilabeteetan… beldurtzekoa da oraingo honetan ere Enpresak lortu nahi duena. Guzti hori ikusirik, gure egoera oso oso larria da. Hiru hilabeteetan ez dugu soldatarik kobratu, gu eta gure familiak suntsipen ekonomikora eramanaz. Baina okerrena eta ankerrena, gezur bat bestearen atzetik bota eta gure etorkizunarekin jolasean ari direlaren jakitun izatea da. 2013ko [...]