Santelmotako haur danborradako argazkiak bildu nahi dituzte erakusketa osatzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 16a

Aurten santelmotako haur danborradak 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko Jakintza Elkarteak argazki erakusketa egin nahi du apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean. Argazki berriak nahiz zaharrak bildu nahi dituzte haur danborradak 25 urtetan izan duen bilakera azaltzeko, beraz paperean nahiz formato digitalean aurkeztu daitezke argazkiak. Antolatzaileek azaldu dutenez, argazkiak kronologikoki sailkatuko dituzte eta lana errazteko ahal den neurrian danborradaren urtea zehaztea komeni da. Argazkiak bildutakoan guztien artean aukeraketa bat egingo dute eta erakusketa amaitzen denean jabeei itzuliko zaizkie. Paperean aurkeztutako argazkiak Alondegian Kultur Etxean utzi behar dituzte herritarrek Haur danborrada erakusketa jartzen duen zorro batean sartuta. Horretaz gain, argazkien jabearen datuak ere zehaztu behar dituzte, ondoren argazkiak itzuli ahal izateko. Argazki digitalak, berriz, jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidali behar dira. Argazkiak aurkezteko azken eguna martxoaren 28a izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide