Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Barbantxo aisialdi taldea sortu berri dute Zestoan herriko hainbat gaztek, eta ostiral honetan bertan ekingo diote herriko nahiz auzoetako haurren arratsaldeak alaitzeari.
Ostiralero, Kultur Etxeko Balioanitzeko gelan elkartuko dira haurrekin. Hala, aste batean 6-8 urte bitarteko haurren txanda izango da, eta hurrengo astean 9-11 urte bitartekoena. Bihar, hilak 17, Zestoako Kultur Etxean 17:00etatik 18:00etara izango dira aisialdi ekintzak; biharkoan 9-11 urte bitarteko haurren txanda izango da.
Auzoetan ere izango dira Barbantxokoak, auzo bakoitzean hilean behin. Aizarnako, Arroa Beheeko, Arroa Goiko eta Iraetako ekintzak 4 urtetik gorakoentzat izango dira. Bihar Iraetan egongo dira begiraleak, 17:00etatik aurrera Gure Ordeka Elkartean.