Gari, Mursego eta Mobydickek eskainiko dituzte datozen 'Paperezko kontzertuak', Zarauzko Garoan

Urola Kostako Hitza 2014ko urt. 16a, 11:51

Mobydickek apirilaren 27an eskainiko du kontzertu-hitzaldia, Garoan. Jakinarazi dituzte datozen Paperezko Kontzertuetako protagonistak: Garik otsailaren 16an joko du, martxoaren 9an Mursegok eta apirilaren 27an Mobydickek. Saio guztiak 11:30ean izango dira, ohi bezala, Garoa liburu dendan. Fermin Etxegoienek egingo ditu moderatzaile eta dinamizatzaile lanak. Dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak. Garoan bertan, info@egaroa.com helbidera idatzita edota 943-832507 telefonora deituta eskuratu daitezke. Hiru kontzertu-hitzaldietara joateko sarrerak 30 euro kostako du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide