Otsailean ekingo die Zarauzko Sanz Enea liburutegiak literatur solasaldiei

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 16a

Gabonetako etenaren ondoren, literatur solasaldiei ekingo dio berriz ere Sanz Enea liburutegiak. Euskarazko saioak hilabeteko azken asteazkenetan izango dira, eta gaztelaniaz, berriz, ostegunetan, hileko bi. Otsailarn 13an egingo dute gaztelaniaz lehenbizikoa. Martin Lopez-Vegaren Retrovisor izango dute hizpide parte-hartzaileek, eta Jose Luis Canchok dinamizatuko du. Otsailaren 26an Karlos Linazasororen Bertan goxo liburuaz ariko dira, euskaraz eta Ane Mayozek gidatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide