Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteko kideek ohiko batzar orokorra egingo dute hilaren 24ean, 09:30ean. Honako gaiak landuko dituzte: aurreko aktaren irakurketa eta onarpena, kontuen aurkezpena, 2013ko ekintzen balantzea eta elkarte berriaren aukeraketa, besteak beste. Batzarraren ondoren, bi otarren zozketa egin eta hamaiketakoa izango da.