Martxoko lehen asteburuan ospatuko dira aurten inauteriak eta Udalak jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak otsailaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak: - Gaia eta karteleko testua: “Zumaiako Inauteriak 2014″. - Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. - Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm). - Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira. - Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 10a baino lehen. - Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 18tik martxoaren 2ra. - Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari izango dira: - Kartel irabazlea: 300 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da. - Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da. - Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.