‘Bertsiyo Gaua’ egingo dute ostiral gauean Etxeluzea Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 15a

Putzuzulo Gaztetxean Bertsio Gaua. (Argazkia: Amaia Ventas) Musikaz beteko da ostiralean Etxeluzea Gaztetxea. Izan ere, Bertsiyo Gaua egingo dute bertan 22:30etik aurrera eta herriko musikari eta kantariek Euskal Herriko eta atzerriko abestiak joko dituzte norberaren estiloan. Bertsiyo Gaua antolatzen den laugarren urtea izango da aurtengoa eta antolatzaileek herritarrak zuzeneko musikaz gozatu eta gaztetxera hurbiltzera gonbidatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide