- 17:30ean, plazan txokolate jana egingo dute.
-
18:30ean, Getariako buruhandi berriak aurkeztuko dituzte.
-
19:00etan, buruhandiak kalez kale aterako dira Getariako Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.
- Urtarrilak 17, ostirala. San Anton Eguna
- 09:00etan, Diana joko dute Gazte Alaiak txistulariek herrian.
- 10:30etik aurrera, azoka egingo dute Harritarten.
- 12:15ean, txakolin uzta berria aurkeztuko dute frontoian.
- Ondoren, txakolina dastatzeko aukera izango da herriko frontoian Laja II.ak eta Narbaiza trikitilariek alaituko dute giroa.
- Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek bertso saioa egingo dute udaletxeko balkoitik.
- 18:00etan, herri kirol jaialdia egingo dute frontoian. Alde batetik, Bihurri eta Olasagasti eta Donato Larretxea eta Alex Txikon aizkoran arituko dira. Bestetik, Ostolaza eta Landarbide harri-jasotzaileek saioa eskainiko dute. Nikanor Lertxundi Getariako alkateak aurkeztuko du saioa.
- Ondoren, Lizaso eta Egaña bertsolariek bertso saioarekin jarraituko dute udaletxeko balkoitik.
- Jarraian, Laja II eta Narbaiza trikitilariek trikiti saioa eskainiko dute udaletxeko balkoitik.
- 22:30ean, Egan musika taldearekin dantzaldia izango da.
- 17:00etan, Sahatsaga Kiroldegian pilota partidak izango dira. Eskuz Binakako Bigarren Mailako Txapelketa jokatuko da. Gorka eta Merinok Jaka eta Rezusta izango dituzte aurkari partidan.
- Ondoren, Saralegi eta Peñagarikano Lasa eta Cecilioren aurka arituko dira.
- 17:00etatik 20:00etara, Tringili Trongolo haurrentzat jaialdia izango da.
- 22:30ean, Cristobal Balenciaga Museoan bertso jaialdia izango da, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendi igoko dira oholtza gainera. Unai Manterola izango da gai-jartzailea. Sarrerak salgai izango dira aldez aurretik Turismo Bulegoan eta Liburutegian eta egunean bertan museoko leihatilan.
- 09:30ean, Getariako Musika Bandak diana joko du.
- 12:30ean, San Antonetako Kontzertua emango du Getariako Musika Bandak Salbatore Deunaren elizan.