Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko elkarteentzako prestakuntza saio berriak antolatu ditu Zestoako Udalak. Iazko azaroan eta abenduan egindako prestakuntza saioen «balorazio bikaina» dela eta erabaki dute ekimenari jarraipena ematea. Datorren asteartean bertan hasita, hilero eta hileko hirugarren astean izango dira prestakuntza saio hauek.
Komunikazioa, abiapuntu
Lehenengo prestakuntza saioa datorren asteartean, urtarrilaren 21ean izango da, 18:00etan Kultur Etxean.
Hurrengo gaiak parte-hartzaile denen artean zehazten joango badira ere, erabakita dago zein izango den lehen saioaren gaia: komunikazioa. Horrela, kartelak nola diseinatu irakatsiko da, informazioa nola eman, komunikazioa eta estetika biak zaindu, edota datuen zuzentasuna zaintzen. Bestetik herritarrentzako ohar eta gutunak antolatu eta idazten laguntzeko gakoak ere emango dira.