Mugi txartela eskuratzeko "erraztasunak" emango dizkie Zarauzko Udalak herritarrei

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 15a

Mugi txartelaren inguruko arreta zerbitzu berezia jarriko du Zarauzko Udalak herritarren eskura, Bidai on txartel zaharra alde batera utzi eta berria eskuratzeko prozesua errazte aldera. Deserostasunak murrizteko, lehiatila berria izango da Etxezabalan bihartik urtarrilaren 22ra arte, astebetez. Denbora horretan jende asko bertaratu dela ikusten badute, epe hori luzatzeko asmoa erakutsi du udalak. 08:30etik 14:30era eskainiko dute zerbitzua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide