Iazko Inauterietako zirkua ikuskizuna (Gorka Zabaleta/ Baleike)
Zumaian Inauterietako kartel lehiaketa jarri dute abian. Kartelaren gaia eta testua honakoa da:
Zumaiako Inauteriak 2014. Lehiaketa zumaiarrei zuzendutakoa da eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkezteko aukera izango du, otsailaren 10erako, Alondegia kultur etxean. Marrazkia da lanean erabili beharreko teknika, digitalean egindakoak ere onartuko dituzte. Neurria, berriz, Din A3koa da. Lanarekin batera egilearen izena eta datuak gehitu beharko dira, kartazal itxi batean. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jaso ondoren, otsailaren 18tik martxoaren 2ra Alondegia kultur etxean jarriko dituzte ikusgai, eta erakusketara joaten direnek euren kartel gogokoenari botoa emateko aukera izango dute. Gero, boto horiekin herritarren saria erabakiko da.
Kartel irabazlea aukeratuko duen epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du. Lehiaketaren baitan bi sari banatuko dituzte: kartel irabazlearen saria 300 eurokoa izango da. Lan hori Zumaiako Udalaren esku geldituko da eta aurtengo Inauteriak iragartzeko erabiliko du. Beste saria, herritarrek erabakitakoa izango da Alondegiako erakusketan. Kasu honetan, irabazleak herriko jatetxe batean bi lagunentzako afaria jasoko du sari bezala.
Saririk irabazten ez dutenek, Alondegiako erakusketa itxi eta hamabost eguneko epea izango dute lehiaketara aurkeztutako lana jasotzeko.