Herritarrei lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 15a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko langabetuei lana bilatzen laguntzeko hainbat zerbitzu eta baliabide eskaintzen ditu. Krisi ekonomikoak langabezia handitu duen garaian, udal elkarteari ezinbestekoa iruditzen zaio herritarrei lana bilatzeko laguntzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzea. Horretarako hainbat ikastaro antolatu dituzte urtarrilerako eta otsailerako. Alde batetik, Zure lan bilaketa hobetzeko curriculuma landu ikastaroa izango da ostiralean, 09:00etatik 12:00etara. Bestetik, Internet eta enpleguak izeneko ikastaroan Internetako enplegu atariak, enpresa zerrendak eta prestakuntza baliabideak jorratuko dituzte hilaren 14an eta 31n, 09:30etik 11:00etara. Horretaz gain, Hautaketa prozesuak landu gaia izango dute hizpide otsailaren 7an 09:00etatik 12:00etara. Bertan, banakako elkarrizketak landuko dituzte parte-hartzaileek. Azkenik, urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean 09:30etik 11:00etara Automarketina eta aurkezpenak ikastaroa izango da, norberaren marketina egiteko egungo baliabideak ezagutzeko. Ikastaro guztiak Urola Kostako Udal Elkarteak Zarauzko Abendaño industrialdean duen egoitzan egingo dituzte. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute telefonboz 943-890808 zenbakira hots eginda, edo nahiago izanez gero osainz@urolakosta.org edo vgarcia@urolakosta.org helbideetara idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide