Hildako arrainak agertu dira Santio errekan

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 14a

Itsas Enara elkartearen susmoen arabera, burdineria enpresaren batek izandako isuriaren ondorioz gertatu da

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 10ean, hainbat eta hainbat arrain, amuarrainak batez ere, hilda agertu ziren Santio errekan. Santio auzoko b...

Itsas Enara elkartearen susmoen arabera, burdineria enpresaren batek izandako isuriaren ondorioz gertatu da

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 10ean, hainbat eta hainbat arrain, amuarrainak batez ere, hilda agertu ziren Santio errekan. Santio auzoko bizilagunak izan ziren errekan ikusitakoaren berri eman zutenak. Horrela, Itsas Enara ornitologia taldea jarri zuten jakinaren gainean, gertatutako ikertu dezan.

Inguruko burdineria-enpresaren batek isuriren bat izan duelako ustea du Itsas Enarak, bere blogean adierazi duenez. Zinka, galbanizatua... isurtzearen ondorioz, arrainak segituan hil dira.

Itxura guztien arabera, isuriak ez die gainerako animalia, hegazti eta abarrei eragin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide