Dagoeneko salgai daude Ruper Ordorikak Zarautzen emango duen kontzerturako sarrerak

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 14a

[caption id="attachment_83914" align="aligncenter" width="300"]Ruper Ordorika Modelon ariko da larunbatean. Ruper Ordorika Modelon ariko da larunbatean.[/caption] Ruper Ordorika Modelo aretoan ariko da larunbatean, urtarrilaren 18an, 20:00etatik aurrera. Musikari oñatiarrak Azukre koxkorrak diskoa aurkezteaz gain, beste hainbat kantu ere joko du. Gaurtik aurrera sarrerak salgai izango dira, Turismo Bulegoan, zortzi euroan. Modelo aretoak 200 lagunentzako edukiera mugatua duenez, sarrerak aldez aurretik erostea gomendatu dute; agortuz gero ez dituzte egunean bertan salgai jarriko leihatilan. Turismo Bulegoaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera: 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. larunbatean: 10:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide