Hardcore eta trashcore doinuez beteko da ostiralean Putzuzulo gaztetxea. Vitamin X talde holandarra igoko da oholtzara, zaleen gozagarri. 1997. urtean ekin zion ibilbideari, urteetan zehar Europako txoko askotan jotzeaz gain, Japon, Australia, Estatu Batuak eta Hego Amerikan ere izan dira kontzertuak ematen.
Full Scale Assault diskoa 2008an Chicagon grabatua zuten Steve Albiniren bitartez. Bertan, Negative Approach taldeko John Brannonek hartu zuen parte eta Baroness taldeko Jon Baizleyk egin zituen diseinuak.
Harekin batera Dictadura eta Metralleta talde zarauztarrak ere izango dira, eta baita Bilbo aldetik etorritako Crimental taldea ere. 21:00etan hasiko dira.