Izena eman daiteke jada Azpeitiko Jabetze Eskolak antolatutako ikastaroetan

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 14a

Azpeitiko Jabetze Eskolak emakumeentzako ikastaro berriak antolatu ditu. Sabel dantza, bertsolaritza, sexualitatea eta autodefentsa landuko dira ikastaroetan. Izena emateko epea zabalik dago jada, urtarrilaren 24ra bitartean, eta Udaletxeko Parekidetasun Sailean goizetan ala Emakumeen Txokoan arratsaldez edo larunbat goizetan eman ahal izango da. Arduradunez azaldu dutenez, Euskal Herriko Unibertsitateko sistema zaharreko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango ditutzte ikastaro hauek eginda. Bestetik, aurretik eskatzen duenarentzat haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dutela adierazi dute. Informazio gehiagorako Parekidetasun Sailera (udaletxeko 3. solairuan; 943127928 telefonora deituta edo parekidetasuna@azpeitia.net)  edo Emakumeen Txokora (Goiko Kale 12, behea; 943157055 telefonoa edo emakumetxokoa@azpeitia.net) jo daiteke. Ikastaroen informazioa (klikatu bakoitzaren gainean informazioa ikusteko): [tabs style="vertical"] [tab title="Sabel Dantza ikastaroa"] Irakaslea. Mirari Amenabar Iraupena. 24 ordu Prezioa. langabetu eta ikasleek 24 euro, besteek 36 euro Egutegia. Urtarrilaren 30etik apirilaren 24ra, ostegunetan Ordutegia. 18:00-20:00 Hizkuntza. Euskara.[/tab] [tab title="Bertsolaritza tailerra"] Irakaslea. Nekane Zinkunegi Iraupena. 25 ordu eta erdi Prezioa. Langabetu eta ikasleek 25,50 euro, gainerakoek 37,50 euro. Egutegia. Otsailaren 4tik ekainaren 3ra, asteartetan. Ordutegia. 17:00-18:30 Hizkuntza. Euskara.[/tab] [tab title="Sexualitate tailerra"] Irakaslea. Pepa Bojó Iraupena. 20 ordu Prezioa. Langabetu eta ikasleek 20 euro, gainerakoek 30 euro. Egutegia. Urtarrilaren 27tik apirilaren 7ra, astelehenetan Ordutegia. 17:30-19:30 Hizkuntza. Gaztelera.[/tab] [tab title="Autodefentsa tailerra"] Irakaslea. Emagin Elkarteko kideak Iraupena. 8 ordu Prezioa. Doan izango da Egutegia. Martxoak 15 eta 22, larunbatak Ordutegia. 10:00-14:00 Hizkuntza. Euskara.[/tab] [/tabs]   Datozen eskaintzak Emakumeen Txokoak, bestetik, bi ekintza antolatu ditu urtarrila eta otsailerako. Hil honen 29an, asteazkena, 19:00etan 81 amama dokumental emanaldia eta solasaldia izango dira, dokumentalaren egile Izaro Gonzalez Ieregiren eskutik. Otsailaren 19an, ordu berean, 5 zentzumenen indar erotikoa hitzaldia eskainiko du Nerea Sancho Esnaola sexologoa eta EHUko Psikologiako fakultateko irakasleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide