Antzerki programazio zabala daukagu Zumaian eta harrera ona izaten dute antzezlan gehienek, baina Udalak eskaintza hobetu eta bidea erraztu nahi du parte hartzea oraindik ere handiagoa izan dadin. Horretarako sortu du Aita Mari antzokiko bazkidetza. Aita Mari aretoko antzerki eta musika programazioari zuzendutako bazkidetza da Udalak herritarrei eskaintzen diena. Bazkideek programazioaren xehetasun guztiak jasoko dituzte etxean, eta abantailak izango dituzte sarrerak eskuratzeko. Bi bazkidetza mota daude: 13 urtetik beherakoentzat Txiki Txartela, eta hortik gorakoentzat Aita Mari Lagun txartela. Haurrentzako txartela eskuratzeko 5 euro ordaindu beharko da urteko; Aita Mari Lagun txartelaren kasuan 25 euro izango dira. Dirua Alondegia kultur etxera eraman edo Kutxabankeko 2095 5174 96 1064158651 kontu korrontean sartu beharko da. Sarrera egiterakoan, bazkide izango denaren izena eta “Aita Mari” jarri beharko da kontzeptuan. Aita Mari aretoan, turismo bulegoan edota kultur etxean eskuratu ahal izango den esku orria (beteta) eta diru sarreraren agiria Alondegira eraman beharko dira. Bazkideak ekitaldirako sarrera ziurtatua izango du. Hala ere, sarrera hori aurrez erosi beharko du turismo bulegoan edo ikuskizuna hasi baino 10 lehenagora arte aretoko leihatilan; denbora horren ondoren jasotzen ez badu, salgai jarriko da. Bazkidetzak urtebetez iraungo du. Bazkideek zenbaki bat eta bere izena duen zintzilikario bat jasoko dute, eta horrekin deskontua [...]