Goikoetxea.
Lopez.
Miamin (AEB) zumaiarrak nagusi dira zesta-puntan. Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrek udako denboraldi bikaina egin dute berriro. Miami Jai Alaiko sari guztiak eskuratu dituzte. Lopezek Most Wins titulua eskuratu du, azken bost hilabeteetan kiniela gehien irabazi dituen pilotaria izanda: 150 bereganatu ditu. Atzetik, bigarren, Goikoetxea gelditu da, 135ekin. Hirugarren, Beñat Santiso berriatuar atzelariak egin du, 103 garaipenekin. Goikoetxeak, berriz, buruz buruko zesta-puntako txapelketa irabazi du, eta binakakoan Aurrelari Onenaren titulua lortu du. Lopezek azkenera arte titulua eskuratzeko ahalegin guztiak egin ditu. Baina, gaur egun, Goikoetxeari buruz buru aurrea hartzea zaila dago. Azken honek, buruz buruko titulua 38 kiniela irabazita lortu du. Lopezek 31 irabazi ostean egin du bigarren. Bi zumaiarren atzetik hirugarren Aritz Erkiaga gelditu da, 18 eskuratuta.
Denboraldian 600 kiniela baino gehiago jokatu ditu Miamiko pilotarietako bakoitzak. Pilotarien esanetan «oso gogorra» da, eta horri aurre egiteko sasoiko egon behar da.
Dagoeneko neguko denboraldia hasiko dute Miamin ari diren euskal pilotariek.