Ostiralean ekingo diete Sebastian Deunaren jaiei Zarauzko Urteta auzoan

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 13a

Aurten ere herri kirol jaialdia ospatuko dute Urtetan, igandean. Amaia Ventas. Urtarrilaren 20a Sebastian Deunaren Eguna da, eta egun horretarako giroa berotzeko aurrez hasiko dira ekitaldiekin Zarauzko Urteta auzoan. Ostiraletik urtarrilaren 27ra bitarterako egitarau betea prestatu dute auzo elkarteko kideek. Hona hemen egitaraua:

 Urtarrilak 17a, ostirala.

- 21:00. Auzoko ezkonduentzat bertso-afaria Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin. 

- Jarraian. Erromeria goizeko ordu txikiak arte Izer eta Alabier-ekin.  Urtarrilak 18a, larunbata. - 23:00. Erromeria ta festa Kupela taldearen eskutik.

 Urtarrilak 19a, igandea.

- 10:30. Meza.

- Ondoren. Auzo elkartean hamaiketakoa hartu eta gero, herri kirol jaialdia Aratz eta Erlantz  trikitilariekin girotuta. Harri-jasotzaileak: Izeta II.a, Izeta IV.a, Urra eta Xabat. Horrez gain, bailarako gazteen arteko kirol jokoak ere izango dira. - Jarraian, Urtetako Neska-Mutil Ardoa eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko da. - 18:30. Erromeria Elustondo trikitilariekin alaituta.

 Urtarrilak 20a, astelehena. Sebastian Deunaren Eguna.

 - 10:30.  Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa. - 22:00. Erromeria Aratz eta Erlantz bikotearekin alaituta. Urtarrilak 21a, asteartea. - 11:00. Hamaiketakoa auzo elkartean  X-Bel-ek ipinitako euskal musikarekin.

 Urtarrilak 25a, larunbata

- 16:00.  XIV. Urtetako Mus Txapelketa Azkarra. Izena ematerakoan bikoteko  20 euro ordaindu beharko da. Txapeldunak izena ematean bildutako diruaren %30a eskuratuko du, txapeldunordeak %20a, hirugarrenak %10a eta laugarrenak %5a. Urtarrilak 27a, igandea. Edadetuen Eguna. - 10:30.  Meza.

- Ondoren, hamaiketakoa eta trikiti-saltsa auzo elkartean Julen Alonso eta Eneritz Aulestia bikotearekin.

- Jarraian, bertako gazteek auzoko edadetuei omenaldi-bazkaria eskainiko diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide