Angel Hurtado (Nerea Uranga).
Angel Hurtado Murillo eskulturgile azpeitiarrak
Hobby-a arte bihurtuta erakusketa ireki berri du Betharram aretoan; ostiral arratsaldean inauguratu zuen, zehatz mehatz. Izenburuarekin argi eta garbi adierazten duenez, pauso bat haratago eraman du bere zaletasuna, eta hori berrestera dator erakusketa berria. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza egurra zizelkatzen eta buztinari bizia ematen; hau da, materiari forma ematen. Orain, bilakaera horren lagin adierazgarria jaso du egoerarako.
Hobby-a arte bihurtuta erakusketa urtarrilaren 22a bitartean bisitatu ahal izango da. Betharram aretoaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.