http://youtu.be/P3L5g-OCcJc
2014ko Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa jokatu zuten igandean Aiako pilotalekuan. Abadiñoko kirolariak nagusitu ziren, eta haien ondoren sailkatu ziren Zuraidekoak eta Sokarrikoak.
11:30etan hasi zen jardunaldia, eta guztira zortzi talde aritu ziren nor baino nor: Abadiño, Murueta, Ibarra, Nabarniz, Iparralde, 6 Conceyos (Asturias), Zuraide eta Sokarri (Arrigorriaga), hain zuzen ere.
Zortzi lagun zortzi lagunen aurka, indarrak neurtuz; eta 680 kilo izan behar dituzte talde bereko kide guztiek denen artean. Giro ederra eta lehia ikusgarria jarraitzen ari dira zaleak.
http://youtu.be/ScB7tSPsTKQ
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide